Atzealdea Albaola

Albaola
Albaola Faktoria eta Pasaiko badia Gipuzkoako itsas ondarearen erreferente nagusiak dira.
Ontzi historikoen eraikuntza jarduera nagusitzat hartuta, Pasai San Pedron kokatutako Albaola Itsas Kultur Faktoria itsas teknika tradizionalak berreskuratu eta publikoari erakusteko espazio berritzailea da. 2013az geroztik, XV. mendeko San Juan balea-galeoiaren erreplika bat eraikitzen ari da, 1565ean Ternuako parean hondoratu zena. Ontzi honen uretaratzea 2025ean, lehorreko eraikuntza fasearen gailurra eta itsasoko fase berri baten hasiera izan zen. Gaur egun, beste jarduera askoren artean, Ozentziyo zaharberritzea da aipagarriena, Donostiako portuko azken egurrezko arrantza-ontzi tradizionala.
Pasaia Itsas Festibala
2026ko maiatzean, Pasaia Itsas Festibala itzuliko da, Albaolak eta Pasaiako Udalak bi urtean behin antolatzen duten itsas ekitaldi ikusgarria, herriko itsas ondare aberatsa ospatzeko. Itsas kulturaren eta itsasontzi tradizionalen jaialdia da, eta horietako batzuk bisitatu daitezke. Bisitariek itsasoarekin lotutako tokiko sukaldaritzaz, musikaz eta artisautza tradizionalez ere gozatu ahal izango dute.

Esteka interesgarriak
Nola iritsi
Ikusi kokapena Google Maps-enIrisgarritasunari buruzko informazioa
- Albaola -
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak.
- MMPentzako aparkalekuak.
- Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako zirkulazio irisgarria.
- Erakusketa solairurako sarbidea igogailu bidez.
- Bankuak daude zonalde ezberdinetan.
- Aldez aurretik erreserbatu behar da museoa bisitatzeko posta elektronikoz info@albaola.org edo mugikor bidez +34 943 392 426.
- Adi! Gurpil-aulkian dauden pertsonak ezin dira itsasontziz sartu.
- Adi! Eremu batzuek zoru irregularra dute: zurezko oholez egindako zorua.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik ezta zeinu-hizkuntza dakien pertsonarik ere.
- Aldez aurretik erreserbatu behar da museoa bisitatzeko posta elektronikoz info@albaola.org edo mugikor bidez +34 943 392 426.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Ikusmen-desgaitasuna duten bisitariek maketaren Naoa uki dezakete, langileen baimenarekin.
- Ibilbidearen zati bat gidatua da.
- Laguntza-txakurrak onartzen dira (gida, seinalea, mediku-alerta, autismoa duten pertsonak, mugikortasun murriztua duten pertsonak, etab.)
- Aldez aurretik erreserbatu behar da museoa bisitatzeko posta elektronikoz info@albaola.org edo mugikor bidez +34 943 392 426.
Irisgarritasun kognitiboa
- Ulermena errazten duten eduki zehatzak.
- Aldez aurretik erreserbatu behar da museoa bisitatzeko posta elektronikoz info@albaola.org edo mugikor bidez +34 943 392 426.

