Atzealdea Arantzazuko santutegia

Top 10 Gipuzkoa

Arantzazuko santutegia

Arantzazu. Harrez geroztik, Oñati eta Arrasateko herritarrak erromesaldiak egiten hasi ziren bertara.

Kondairak dio 1469. urtearen inguruan artzain batek, bere ahuntzen bila zebilela, leku horretan Ama Birjinaren irudia aurkitu zuela arantza baten gainean, eta hortik hartu zuen bere izena: Arantzazu. Harrez geroztik, Oñati eta Arrasateko herritarrak erromesaldiak egiten hasi ziren bertara. Arantzazuko santutegia, espiritualtasun eta erlijio gune bat izateaz gain, euskal arte garaikidearen adibide adierazgarrienetakoak biltzen diren lekua da inolako zalantzarik gabe, bertan baitaude Oteiza, Chillida, Basterretxea edo Sáenz de Oiza beraren obra gailenetako batzuk.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

- Arantzazuko santutegia -


Irisgarritasun fisikoa

Arantzazuko Santutegia

  • Komun egokituak.
  • MUPentzako aparkalekuak.
  • Basilikarako eta bulegorako/dendarako sarbide eta zirkulazio irisgarria gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat.  
  • Adi! Kriptarako sarrera zoru irregularra duten eskailera-tarte batzuetatik da.
  • Adi! Igogailu bat dago kriptara sartzeko.
  • Eserlekuak daude basilikan eta kriptan.

 

Gomiztegi ibilbidea

  • Komun egokituak Arantzazuko Santutegian.
  • Santutegiko aparkalekuan MUP gisa seinaleztutako aparkalekuak.
  • Adi! Arantzazuko Santutegiko aparkalekutik abiatzen den oinezkoen ibilbidea eta bidexkaren hasiera arrapala eta eskailera tarteetatik egiten dira.
  • Autoz joan daiteke ibilbidearen hasierara, Hermita del Santo Cristo ondoren, eta hartxintxar-eremuan aparkatu.
  • Bidezidorrak zoladura erregularra du, %10etik beherako maldak, baranda bat alde batean eta 1,80 m-ko zabalera ia ibilbide osoan.
  • Adi! 2 malda oso gogor daude, bi kasuetan bide alternatibo bat dago: egurrezko pasabide bat.
  • Egurrezko pasabidea 1,40 m zabal da, baranda du bi aldeetan, %6tik beherako maldak dituzten arrapalak eta eskailera-buruak.
  • Eserlekuak daude ibilbideko hainbat puntutan.

Entzumen-irisgarritasuna

Arantzazuko Santutegia

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.

 

Gomiztegi ibilbidea

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.

Ikusmen irisgarritasuna

Arantzazuko Santutegia

  • Bisita gidatuak daude gaztelaniaz eta euskaraz. Kontsultak eta erreserbak webgunean edo Santutegiko bulegoan / dendan.
  • Basilikara sartzeko igogailuak braillezko eta goi-erliebezko botoiak ditu.
  • Adi! Kriptarako sarrera zoru irregularra duten eskaileren bidez egiten da, eta, barrualdean, argi gutxi dago.

 

Gomiztegi ibilbidea

  • Zerrenda podotaktil bat dago zoruan ia ibilbide guztian.
  • Hay una barandilla a 2 alturas en uno de los lados casi todo el trayecto: a mano izquierda, a la ida, y, a mano derecha, a la vuelta. Bi altuerako baranda bat dago ia ibilbide osoan, alde batean: ezkerrean, joanean, eta eskuinean, bueltan.
  • Adi! Ibilbidearen lehenengo zatian, barandarik gabeko zati bat dago.
  • Plaka eta panel informatiboak daude braillez eta goi-erliebez ibilbide guztian zehar, euskaraz eta gaztelaniaz. Plakak barandan daude, ibilbidetik zenbat kilometro gelditzen diren, atseden eta begiratokiak non dauden eta abar adieraziz. Panelek edo totemek faunari eta florari buruzko informazioa goi-erliebez dute eta batzuek animalien irudia erliebean edo erreplikan dute.
  • Adi! Plakak, erreplikak eta kartelak kendu dituztela ikusten da.

Irisgarritasun kognitiboa

Gomiztegi ibilbidea

  • Aire zabaleko bidexka.
  • Orientatzen laguntzen duten baranda bat eta zerrenda bat daude zoruan.
  • Eskualdeko fauna eta florari buruzko erreplikak eta marrazkiak daude bidexkan zehar.