Atzealdea Historiaren etxea

Top 10 Gipuzkoa

Historiaren etxea

Historiaren Etxeak hiriaren atzera begirako ikuspegia eskaintzen digu, horretarako lekurik aproposenean: Urgull mendia.

Museoan gaudela, ibilbide bat egingo dugu Donostiako historian zehar, sorburuetatik hasi eta Zabalgunea eraiki zen arte, eta bertako garapen soziala, urbanistikoa eta ekonomikoa azalduko zaizkigu maketa, grabatu eta argazki historikoen bitartez. Gainera, ikus-entzunezko edukiak eskaintzen dira bisitarien interesa areagotzeko.