Atzealdea Igartubeiti

Top 10 Gipuzkoa

Igartubeiti

Igartubeiti Baserri Museoak XVI. eta XVII. mendeetako baserrien ingurua, bizimodua, altzariak eta tresnak erakusten ditu.

Ezkio-Itxason dago. Museoak euskal baserriaren 1.000 urtetik gorako historia eta bilakaera erakusten ditu. Lekukotasun bakarra da; izan ere, ukitu gabe du zurezko jatorrizko egitura, eta barruan sagardo-dolarea du, eta oraindik ere badabil.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

- Igartubeiti -


Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • MMPentzako aparkalekuak.
  • Interpretazio-zentroan: gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonak sartzeko eta ibiltzeko aukera.
  • Igogailua.
  • Bi gurpil-aulki daude maileguan.
  • Interpretazio zentroan esertzeko aulkiak daude.
  • Bisita gidatuak daude, aurrez erreserba eginda.
  • Adi! Baserri barruko zirkulazioak zailtasunak ditu gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat: zoru irregularra, arrapala

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
  • Eduki bisual handiko erakusketak.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Baserriaren maketa bat dago, ukitu daitekeena. 
  • Braillez idatzitako liburuxka bat dago.
  • Igogailuak braillez eta goi-erliebez egina du botoitegia.
  • Bisita gidatuak daude, aurrez erreserba eginda.

Irisgarritasun kognitiboa

  • Irakurketa errazeko gida bat dago: Igartubeiti Baserri Museoko Gida 
  • Ezgaitasun kognitiboa duten pertsonentzako bisita espezifikoak daude, adibidez, Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako bisitak, edo "Igartubeiti zure Eskura" programa.