Top 10 Gipuzkoa

Artzain Onaren Katedrala

Artzain Onaren katedrala Donostiako eraikin erlijiosorik handiena da.

Hiriaren erdian dago, eta multzo bikaina osatzen du Koldo Mitxelena kulturunearekin eta Posta Bulego Nagusiaren eraikinarekin. Dorreak, sarrerako atariaren gainean, 75 metro garai hartzen ditu orratz forman, eta Gipuzkoako turismoaren epizentroa den hiriburuko toki ia-ia guztietatik ikusten da. Manuel Etxabe arkitekto gipuzkoarraren obra neogotiko hau 1897an inauguratu zuten. Oinplano angeluzuzen eta simetrikoa du, gurutze latindar erakoa eta hiru habeartez osatua, transeptu eta presbiterioarekin batera. Harlanduz eraiki zuten, Igeldoko harrobietako harria erabiliz, hiriko beste hainbat eraikin bezalaxe. Tenpluan apaingarri asko eta asko ikus ditzakegu, tartean beirateak, gargolak eta pinakuluak nabarmentzen direla.