Atzealdea Chillida leku

Chillida leku
Eduardo Chillidak bere ametsa errealitate bihurtu zuen Chillida-Leku Museoan: artista donostiarraren ibilbidea ezagutzeko lekua.
Eduardo Chillidak, munduko eskultore gailenetakoak, bere obraren erakusketa iraunkor bat bilduko zuen leku bat zuen amets. Eta amets hori errealitate bihurtu zuen Chillida-Leku Museoan: artista donostiarraren ibilbidea ezagutzeko lekua. Hernaniko Zabalaga finkak 40tik gora eskultura biltzen ditu bertako lorategietan, formari, espazioari eta denborari lotutako benetako esperientzia bihurtzen dutenak pagondoen eta magnolien artetik igarotzen den ibilbidea. Zabalaga baserri zaharberritua da museoaren gune nagusia, eta bertan formatu txikiagoko obrak daude ikusgai, altzairuz, alabastroz, granitoz, terrakotaz, igeltsuz, zurez edo paperez eginak. Orain, aldi baterako itxita daude bertako instalazioak.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
- Chillida leku -
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak.
- MMPentzako aparkalekuak.
- Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako sarrera eta zirkulazio irisgarria.
- Baserriko bigarren solairurako sarbidea, karga-jasogailu baten bidez.
- Adi! Zenbait gunek zoladura irregularra dute: lorategietan eta baserriaren barrukalderako sarreran.
- Eskuzko gurpil-aulki bat dago maileguan.
- Eserlekuak daude eremu ezberdinetan.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
- Bisita gidatuetarako soinu-hedagailuak daude.
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie entzumen urritasuna duten kolektiboei, aldez aurretik erreserba eginda.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Lorategiko eskulturak uki daitezke, eta batzuetan sartu ere egin daiteke.
- Baserriko lanak langileen baimenarekin eta haien argibideei jarraituz uki daitezke, adibidez, eskularruak erabiltzea.
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie ikusmen-urritasuna duten kolektiboei, aurrez erreserba eginda.
Irisgarritasun-kognitiboa
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie ikusmen-urritasuna duten kolektiboei, aurrez erreserba eginda.