Top 10 Gipuzkoa

Mendaro Txokolateak

Mendaroko txokolatearen historia 1850ean hasi zen

Mendaroko txokolatearen historia 1850ean hasi zen, Mendaroko egungo maisu txokolategilearen herenaitonarekin, eta Saing-Gerons familiaren historiari lotuta dago. Mendaroko Katekua etxearen izena kate eta zirgiloei lotua da; izan ere horrelakoak zituela murruei itsatsita, bertan lotzen zituzten Deba ibaian zehar kolonietako produktuak, hala nola kakaoa, azukrea, banilla, kanela eta kafea, garraiatzen zituzten gabarrak. Hasiera batean kakao-errota bat erabiltzen zuten, animalia-indarrez bira egiten zuen bat alegia; geroago, baina, Gipuzkoan martxan jarri zuten lehenbiziko motor elektrikoak ordezkatu zuen hura. Gaur egun mota guztietako txokolateak eta bonboiak egiten segitzen dute, prozesu tradizional bati jarraikiz. Horien zaporeak eta usainak lehengaien kalitatearen eta salmentaren uneko freskotasun egokiaren adierazgarri dira. Ez ezazu gal Mendaroko txokolate ospetsua dastatzeko eta kakaoa eho, azukrea txigortu, txokolatea egin eta eskuz paketatzeko prozesua ezagutzeko aukera. Turismoa erakartzeko apeu gozoa.

Esteka interesgarriak