Atzealdea Zarauztik Getariara

Top 10 Gipuzkoa

Zarauztik Getariara

Zarautzek harro esan dezake Euskal Herriko hondartzarik luzeena eta Kantauri osoko handienetako bat duela: bi kilometro eta erdi.

Olaturik baldin badago, dozenaka surflari ikusiko dituzu horiek hartu nahian. Euskal Herrian surfean aritutako lehenak hondartza honetan hasi ziren, hirurogeiko hamarkadan. Apirilean Pro Zarautz egiten dute bertan, Europako surf zirkuituko proba klasikoetako bat. Hemendik, dudarik ez eta Getariara hurbil zaitez. Txakolina hartu ahal izango duzu bertan, ardo zuri eta gaztea, itsaski edo arrainekin hartzeko ezin hobea. Getaria herri xarmagarria da. Neurriz txikia bada ere, ongi irabazitako ospea du, sagu itxurako penintsulagatik, San Salbatore eliza gotikoarengatik, arranparrilan prestatu arrainengatik eta eman dituen seme famatu-famatuengatik, Juan Sebastian Elkano bata, lehen mundu bira osatu zuen marinela, eta Cristobal Balentziaga jostuna bestea; Cristóbal Balenciaga Museoak jostunak egin zituen lan zoragarrietako asko eskaintzen dizkigu, bilduma paregabe batean.