Top 10 Gipuzkoa

Eibar

Eibar, Ignacio Zuloaga bezalako artisten sorterria, Deba bailarako lanbideen eta industriaren erreferente historikoa da, ondarea, sormena eta manufaktura-tradizioa uztartzen dituen nortasun handiko hiria.

Eibar antzinatik egon da lotuta burdinaren manufakturari eta eraldaketari. Ospetsuak dira bere josteko makinen, bizikleten eta eskopeten fabrikak. Armagintzaren Museoak eskualdeko azken 600 urteetako ekoizpenaren bilakaera erakusteaz gain, XIV. mendetik gaur egunera arteko arma-bilduma ikusgarria gordetzen du.
Arrate auzoan, Ama Birjinaren Santutegiaren ondoan, Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa dago.

Irudi-Galeria