Atzealdea Ekainberri

Top 10 Gipuzkoa

Ekainberri

Euskal Herrian ondoen gordetako lurpeko altxorra dugu Ekain, eta historiaurreko santutegi garrantzitsuenetakoa Europan.

Bere tuneletan paleolitiko garaiko labar-artearen erakusgarri bikain bat du bilduta. Hamarkadetan zehar masifikaziotik babestu behar izan zen, eta 2008an, Zestoan, Ekainberri sortu zen: jatorrizko santutegiaren erreprodukzio paregabea.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

- Ekainberri -


Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • MMPentzako aparkalekuak. 
  • Adi! aldez aurretik baimena eskatu behar da hurbiltzeko bidexkara eta baliabidearen ondoko aparkalekuetara ibilgailu pribatuarekin edo taxiarekin sartzeko.
  • Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako kobaren erreplikarako eta erakusketa-eraikinerako sarbidea eta zirkulazio irisgarria.
  • Erakusketa-eraikinaren bigarren solairurako sarbidea, igogailu irisgarri baten bidez.
  • Haitzuloaren erreplikan baranda dago bi aldeetan.
  • Adi! Bidezidorretan zoladura irregularra eta %10etik gorako aldapak daude, eta zati batzuetan gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonak ezin dira sartu.
  • Eserlekuak daude eremu ezberdinetan.
  • Bisita birtual batera sar zaitezke hemen: https://www.ekainberri.eus/eu/ekain-ezagutu/ekain-bisita-birtuala-second-canvas/

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
  • Zeinu-hizkuntzako interpretearekin doazen pertsona gorrek interpreteak aldez aurretik koba bisitatzea eska dezakete, edukiekin ohitzeko.
  • Bisita birtual batera sar zaitezke hemen https://www.ekainberri.eus/eu/ekain-ezagutu/ekain-bisita-birtuala-second-canvas/

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Kobazuloaren erreplikaren bisita multisentsoriala da eta beti gidatua da.
  • Adi! Haitzuloak argi gutxi du. Bi alboetan barandak daude, gidari eta euskarri gisa balio dutenak.
  • Esperientzia-tailerretan, elkarri eragiten diote eta instrumentuak eta objektuak jotzen dituzte.
  • Ekain Audio Tour aplikazioa pantaila-irakurleen erabiltzaileentzat eskuragarri dago.
  • Bisita gidatuak gaztelaniaz edo euskaraz dira.
  • Audiogidak daude frantsesez eta ingelesez.

Irisgarritasun kognitiboa

  • Kobazuloaren erreplikaren bisitak eta esperientzia tailerrek sentsazio multisentsorialak eskaintzen dituzte.