Atzealdea Ekain

Ekain
Euskal Herrian ondoen gordetako lurpeko altxorra dugu Ekain, eta historiaurreko santutegi garrantzitsuenetakoa Europan.
Bere tuneletan paleolitiko garaiko labar-artearen erakusgarri bikain bat du bilduta. Hamarkadetan zehar masifikaziotik babestu behar izan zen, eta 2008an, Zestoan, Ekainberri sortu zen: jatorrizko santutegiaren erreprodukzio paregabea.