Atzealdea Fabrika

Fabrika
Legazpiko paper-fabrika zahar batetik euskal industrializazioaren bihotzera egindako bidaia.
Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.


