Geoparkea
Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean kokatua.
Amets eta errealitatearen artean toki ikusgarri hau aurkitzen da, Unesco-k Munduko Geoparke izendatua. Bere itsasertza Zumaia, Deba eta Mutriku udalerrietatik hedatzen da. Geologia paregabea, historiaren milioika urte ezagutarazten dizkigun flysch bikain bat tartean duena, eta liluratuta utziko gaituen paisaia. Euskal Kostaldean ezinbestean bisitatu beharreko lekua, beraz. Baina hau ez da dena, bidaiak Geoparkearen barnealdean jarraitzen du, haran eta mendi berdeen labirintoan, historiaurretik jendea bizi izan den gune honetan. Karst-en mundua da, bertako mendiko bidexketan galdu zaitezke eta Gizon-Emakume guztien hondare izendatutako haitzuloko margoak bisitatu.