Atzealdea Geoparkea

Geoparkea
Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean kokatua.
Amets eta errealitatearen artean toki ikusgarri hau aurkitzen da, Unesco-k Munduko Geoparke izendatua. Bere itsasertza Zumaia, Deba eta Mutriku udalerrietatik hedatzen da. Geologia paregabea, historiaren milioika urte ezagutarazten dizkigun flysch bikain bat tartean duena, eta liluratuta utziko gaituen paisaia. Euskal Kostaldean ezinbestean bisitatu beharreko lekua, beraz. Baina hau ez da dena, bidaiak Geoparkearen barnealdean jarraitzen du, haran eta mendi berdeen labirintoan, historiaurretik jendea bizi izan den gune honetan. Karst-en mundua da, bertako mendiko bidexketan galdu zaitezke eta Gizon-Emakume guztien hondare izendatutako haitzuloko margoak bisitatu.
Esteka interesgarriak
Nola iritsi
Ikusi kokapena Google Maps-enIrisgarritasunari buruzko informazioa
- Geoparkea -
Irisgarritasun fisikoa
- MUPentzako aparkalekuak daude.
- Komun publiko batzuk egokituak bezala seinaleztatuta daude.
- Sarbideek eta itsasontziak ez labaintzeko zoladura dute.
- Adi! Txomin Agirre kaiko pantalan flotatzailetik itsasontzira sartzeko eskailera maila bat dago. Gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonek ontziko langileen laguntza izaten dute ontzira igotzeko, eta komeni da aldez aurretik iristea.
- Eskuzko gurpil-aulki bat dago maileguan.
- Itsasontzian, gurpil-aulkientzako eta esertzeko eserlekuentzako lekua dago.
- Bisitak gidatuak dira.
- Neurrira egindako bisitak antolatzen dira, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Entzumen-irisgarritasuna
- Bisitak gidatuak dira.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
- Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bisita irisgarriak antolatzen dira. Kontsultatu.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Bisitak gidatuak dira.
- Audiogidak daude.
- Ontzian, benetako fosilen eta errepliken kutxa bat dago, ukitzeko.
- Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bisita irisgarriak antolatzen dira. Kontsultatu.
Irisgarritasun kognitiboa
- Bisitak gidatuak dira.
- Liburu bat dago irudiekin, gidariaren azalpenak laguntzeko.
- Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako bisita irisgarriak antolatzen dira. Kontsultatu.