Atzealdea HAB (Deba)

Top 10 Gipuzkoa

HAB (Deba)

HAB, Historiaurrearen Harana.
Duela 20.000 urte gure arbasoak klima hotz batean bizi ziren; haitzuloetan eta kanpalekuetan egiten zuten bizilekua, eta ehiza zen haien bizimoduaren oinarri nagusia. Gizaki haiek bisonteekin, mamutekin, elur-oreinekin, otsoekin, lehoiekin eta hartzekin batera bizi ziren.

HAB garai hartako mundua ezagutzeko gonbidapena da, historiaurrea ezagutu eta sentitzeko aukera emango dizun aire zabaleko museo bat. Debako hondartzatik haraneko haitzuloetaraino eramango zaitu 3 kilometroko ibilbidean zehar, bost eremu eta paisaia desberdinetan barrena. Ibilaldian zehar pieza arkeologiko eta paleontologikoen erreplikak, eguneroko eszenen ilustrazioak eta haraneko ikonografian inspiratutako 50 euskarritan jasotako informazio zehatza aurkituko dituzu.

Irudi-Galeria

  • HAB ibilbidearen argazkiak
  • HAB ibilbidearen argazkiak
  • HAB ibilbidearen argazkiak