Atzealdea Hondarribia

Top 10 Gipuzkoa

Hondarribia

Hondarribian eten egiten da denbora, eta batek galdetzen dio bere buruari ez ote litzatekeen ideia ona herri zoragarri honetara bizitzera etortzea.

Hondarribian eten egiten da denbora, eta batek galdetzen dio bere buruari ez ote litzatekeen ideia ona herri zoragarri honetara bizitzera etortzea: historiaz beteta dago, eta itsas lurrina dario, baita goi-mailako gastronomiaren zaporea ere. Altxor bat da, Espainiako herri politenen zerrendan aurrenetakoa izatera ohitua, Portu Auzo koloretsuarekin eta Multzo Monumental izendatutako alde zaharreko Erdi Aroko kaleekin.

Ezinbestean atera behar dituzun selfieak

  • Arma plaza
  • Paradore Nazionala edo Carlos V.aren gaztelua
  • Santa Maria atea
  • Portu auzoa
  • Kirol portua
  • Hondartza

Esteka interesgarriak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

- Hondarribia -


Irisgarritasun fisikoa

La Marina

  • MUPentzako aparkalekuak daude.
  • Egokitu gisa seinaleztatutako komun publikoak daude 
  • Kaleek ez labaintzeko zoladura dute eta zero kotan daude.
  • Ibilbidean zehar esertzeko ban

 

Itsas pasealekua

  • MUPentzako aparkalekuak daude.
  • Komun publikoak daude egokitu gisa seinaleztatuak.
  • Pasealekuak zoru ez labaingarria du, ibilbidearen zatirik handiena zero kotan egiten da, eta desnibel txikiak % 6tik beherako malda duten arrapalen bidez egiten dira.
  • Arrapalez gain, igogailu bat dago Kirol Portuko goiko zonaldera iristeko
  • Eserlekuak daude ibilbidean zehar.

Ikusmen-irisgarritasuna

La Marina

 

Itsas pasealekua

  • Hondarribiako hiriko audiogida bat dago, iOS eta Android gailuetan deskargatu daitekeena, eta partzialki eskuragarria da pantaila-irakurgailuekin.
  • Informazio gehiago: http://www.armaplaza.eus/es/recorridos/477-audioguia-para-visitar-hondarribia
  • info@armaplaza.eus
  • TEL. +34 943 644 623.
  • Kirol Portuaren goiko aldea lotzen duen igogailuak braillez eta goi-erliebez dauka botoitegia.

Irisgarritasun-kognitiboa

La Marina

 

Itsas pasealekua

  • Arma Plaza Fundazioak desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat antolatzen ditu bisita gidatuak: Bisita gidatua “Sentir Hondarribia Sentitu”
  • Informazio gehiago: http://www.armaplaza.eus/es/recorridos/224-sentir
  • Beharrezkoa aurretik arreserba egitea
  • info@armaplaza.eus
  • TEL. +34 943 644 623.