Atzealdea Chillidaren aztarna
Chillidaren aztarna
Gipuzkoa abiapunturik onena dugu Eduardo Chillidaren lanak ikusi nahi baditugu.
Gipuzkoa abiapunturik onena dugu Eduardo Chillidaren lanak ikusi nahi baditugu. Haizearen Orrazia dugu, seguruenik, haren obra ezagunena, eta baita Donostiaren ikonoetako bat ere. Chillidarentzat, inguruaren baturan datza artelanaren edertasuna, itsasoak eta eskulturak estanpa akasgabea sortzen baitute elkarrekin. Chillida Leku Museoa, Hernaniko Zabalaga finka eta baserrian kokatua, baso sorgindua da; burdina, harria, alabastroa, zuhaitzak eta ikusleak harmonia akasgabean dira bertan. Ezinbestekoa. Chillida Lantokia (Legazpi) paper fabrika zahar bat da, museo bihurtua, eta erakutsi egiten digu artistak nolako harremana izan zuen burdinarekiko lotura estua duen herri horrekin; bertan forjatu zituen, gainera, bere obra ezagunenetako batzuk. Herri horri, ez da kasualitatea, “Burdin Harana” esaten zaio, eta Mirandaolako burdinola zoragarria ere bisitatu ahal izango dugu bertan. Chillidak diseinatu zituen, halaber, Gipuzkoako erreferentzia espiritualetako bat dugun Arantzazuko Santutegiko (Oñati) ateak; santutegi horretan bat egiten dute euskal arte garaikidearen obra adierazgarrienetako batzuek.