Atzealdea Astigarribiako San Andres

Astigarribiako San Andres
Astigarribiako auzo txikia, bere garaian, Donejakue bidearen iparreko alderdiko gunerik garrantzitsuenetakoa izan zen.
Europa osotik iristen ziren pelegrinentzat, Gipuzkoatik igaro behar zutenean. Erromesaldi haietan turismorik ba ote? Gaur egun, San Andres elizaren inguruan monumentu multzo bat gorde da, baserri eta dorretxe zenbaitek osatua. Dena den, multzo osoko bitxi preziatuena San Andres eliza bera da. Tenplu zahar-zahar honen lehen aipamena 1081eko dokumentu batean ageri zaigu. Horretan, orduko Bizkaiko konde On Lope Enekoitzek Donemiliaga Kukulako monasterioari egiten zion San Andresen dohaintza.