Larraitz
Abaltzisketako Larraitz auzoa Aralarreko Parke Naturalerako berezko sarrera da.
Aralarreko Parke Naturala dugu Gipuzkoako naturak eskaintzen digun altxorrik garrantzitsuenetako bat, kareharrizko mendiguneak baitauzka, errekak eta iturburuak, landaretza eta fauna aberatsa, elezahar eta kondairak, horiek guztiak bertakoen zein kanpotarren liluragarri. Mendizaleak eta txangozaleak sarritan ibiltzen dira bertan. Eta inguru horretako gailurretara iritsi nahi duenak eskarmentu pixka bat behar badu ere, Larraitzen geratzea erabakitzen dutenek paisaiez, paseoez eta familia eta lagun taldeentzako abentura jarduerez gozatu ahal izango dute, inguru eroso eta oso jatetxe zerbitzu interesgarriz hornitu batean.