Atzealdea Mendietxe

Mendietxe
Azpeitiako Mendietxe Museoa espazio berezia da, euskal eta nazioarteko alpinismoari omenaldia egiten diona.
Alex Txikonek mendizale ezagunak bultzatutako ekimen hau Azpeitiko Las Esclavas eliza zaharrean dago, mende bateko historia duen eraikin zaharberrituan. Museoak hiru aretoetan banatuta dago, eta bertan ikus daitezke, besteak beste, 250 piolet historiko baino gehiagoko bilduma paregabea, espedizio mitikoetako ekipamenduak eta Reinhold Messner edo George Mallory bezalako alpinisten objektu pertsonalak. Horrez gain, espezie disekatuak erakusten dira eta ingurumenaren iraunkortasuna lantzen duten proiektuak ere sustatzen dira. Mendietxe ez da soilik museo bat: mendizaletasuna eta kultura uztartzen dituen topaleku bizia da.