Top 10 Gipuzkoa

Mendiko Txakolina

Ezagutu Zumaia, Getaria eta Zarautz elkartzen dituen ibilbide zirkularra.

Kostaldeko hiru herri, Zumaia, Getaria eta Zarautz eta barrukaldeko zenbait auzo eta herrirekin lotzen ditu ibilbide zirkular honek, hala nola Urdaneta eta Aizarnazabalekin. Gure ibilbidearen abiapuntua herri horietako edozein izan daiteke, eta nahi dugun norabidea har dezakegu hortik. Belardi, baso eta mahasti txikien artean egingo dugu bidea, eskualdeak txakolingintzan duen tradizioaren lekuko. Gora egingo dugu barrualdera sartu ahala, eta auzo ederrak bisitatuko ditugu bidean, Elkano, Urdaneta, Saiatz, Zubialde eta Oikia, esate baterako. Urola ibaiaren ertzetara era eramango gaitu bidezidorrak. Ibilbidea: Zumaia – Talaia – Arano – Getaria – Ermita de Santa Barbara – Zarautz – Loitokita – Arbestain – Txatxarro – Urdaneta – Indamendi – Igarzelai – Aizarnazabal – Urola Ibaia – Oikia – Soborutz – Arteaga – Ermita de Santiago – Zumaia.

Esteka interesgarriak