Atzealdea Balenciaga

Balenciaga
Getarian dago jostun baten omenez egindako munduko lehenengo museoa; bertan, Getarian eta modaren eta goi-mailako jantzigintzaren eremuan jaio zen diseinatzailearen transzendentzia unibertsala islatzen da.
Bertan dauden hiru espazio handietan eta sei aretoetan, Cristóbal Balenciaga Fundazioak lagapen edo dohaintzen bidez eskuratu dituen piezak daude ikusgai; 2.000 piezatik gora dira.
2017, BERE LEHEN DENDAREN MENDEURRENA
1917ko otsaila eta martxoa bitartean, Balenciagak Donostiako Bergara kalean lehen denda ireki zuen. Handik sei urtera, ordea, Hiribideko 2. zenbakiko lokal enblematikoan instalatu zen. Bost hamarkadaz baino gehiagoz egon zen han. 1937an estreinatu zuen Pariseko establezimendua. Bi urteurren horiek oinarritzat hartuta, Cristobal Balenciaga Museoak “Collecting elegance, Rachel L. Mellon´s legacy” erakusketa aurkeztu du
Esteka interesgarriak
Nola iritsi
Ikusi kokapena Google Maps-enIrisgarritasunari buruzko informazioa
- Balenciaga -
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak.
- MMPentzako aparkalekuak.
- Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako sarrera eta zirkulazio irisgarria.
- Igogailua
- Eskuzko 2 gurpil-aulki eta zenbait bastoi-aulki daude maileguan.
- Bastoi-aulkiak euskarri gisa edo aulki tolesgarri gisa erabil daitezke. Ibilbidean zehar, hainbat bilketa gune daude.
- Eserlekuak daude eremu ezberdinetan.
- Museoan dagoela, bisitariak bere gailu mugikorrean deskargatu dezakeen aplikazio bat dago, obrei buruzko informazioa duena.
- Museoak mugikortasun murriztua duten kolektiboentzako bisita irisgarriak eskaintzen ditu: https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ikasi/bisita-eta-jarduera-irisgarriak/
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
- Museoan dagoela, bisitariak bere gailu mugikorrean deskargatu dezakeen aplikazio bat dago, obrei buruzko informazioa duena.
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie entzumen-urritasuna duten kolektiboei. Beharrezkoa da aurrez erreserba egitea.
- https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ikasi/bisita-eta-jarduera-irisgarriak/
Ikusmen-irisgarritasuna
- Museoan dagoela, bisitariak bere gailu mugikorrean deskargatu dezakeen apli azio bat dago, obrei buruzko informazioa duena.
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie ikusmen -urritasuna duten kolektiboei, aurrez erreserba eginda.
- https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ikasi/bisita-eta-jarduera-irisgarriak/
Irisgarritasun kognitiboa
- Museoak bisita bereziak eskaintzen dizkie desgaitasun intelektuala duten kolektiboei, aldez aurretik erreserba eginda.
- https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ikasi/bisita-eta-jarduera-irisgarriak/