Atzealdea Balenciaga
Balenciaga
Getarian dago jostun baten omenez egindako munduko lehenengo museoa; bertan, Getarian eta modaren eta goi-mailako jantzigintzaren eremuan jaio zen diseinatzailearen transzendentzia unibertsala islatzen da.
Bertan dauden hiru espazio handietan eta sei aretoetan, Cristóbal Balenciaga Fundazioak lagapen edo dohaintzen bidez eskuratu dituen piezak daude ikusgai; 2.000 piezatik gora dira.
2017, BERE LEHEN DENDAREN MENDEURRENA
1917ko otsaila eta martxoa bitartean, Balenciagak Donostiako Bergara kalean lehen denda ireki zuen. Handik sei urtera, ordea, Hiribideko 2. zenbakiko lokal enblematikoan instalatu zen. Bost hamarkadaz baino gehiagoz egon zen han. 1937an estreinatu zuen Pariseko establezimendua. Bi urteurren horoiek oinarritzat hartuta, Cristobal Balenciaga Museoak “Collecting elegance, Rachel L. Mellon´s legacy” erakusketa aurkeztu du