Atzealdea Elizbarrutiko museoa

Top 10 Gipuzkoa

Elizbarrutiko museoa

Donostiako Elizbarrutiko Museoak, Amarako Familia Santuaren eraikinean kokatuak, euskal elizaren arte bilduma du ikusgai: XVII. eta XXI. mende bitarteko eskulturak, pinturak eta urregintza eta zilargintzako piezak.

XIII. mendeko Done Jakue erromesaren eskultura bat eta San Frantziskoren pintura bat, Grecok sortua, dira museoak dituen artelan nabarmenetakoak. Manuel Lekuona eta José María Zunzunegi izan ziren museoaren bultzatzaile nagusiak, artxibategi, eliza, baseliza, komentu, parrokia eta etxe partikularretan ibili zirenak pieza esanguratsuen bila.