Atzealdea Mater Museoa
Mater Museoa
Itsasoa da Mater Museoaren muga bakarra. Euskal atunontzia da, ur gaineko museo bilakatu dena; aukera paregabea da Kantauriko arrantza-tradizioan eta arrantzaleen lanean murgiltzeko.
Mater ontzian, bisitariek arrantzan irtetean izaten diren sentsazioak biziko dituzte, itsasoaren usain gazia arnastuko dute eta olatuen indarra sentituko dute.