Oiasso
Oiasso, Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, baskoien portu hiria izan zen erromatar garaian.
XX. mendeko Gipuzkoako gertaera arkeologiko garrantzitsuena da. Oiasso museoak Irunen aurkitutako garai hartako aztarren arkeologikoak ditu bilduta, eta jarduera kulturalak eta tailer didaktikoak eskaintzen ditu Antzinako Historiari eta arkeologiari buruz.