Atzealdea Topic

Topic
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Museoak irudimenean eta orijinaltasunean zehar bidaiatzeko abentura proposatzen du. Topic-en berezko bildumak 1.500 txotxongilo baino gehiago ditu; horien jatorriak XVIII. mendearen eta XX. mendearen bitartekoak dira. Gainera, 250 ikuslerentzako antzokia du; bertan, txotxongiloen edozein ikuskizun-mota izango dugu.