Top 10 Gipuzkoa

Natura eta mendi-ibiliak

Gipuzkoara etortzea errutinari ihes egitea da, eta gure naturaguneetan murgiltzea erabateko liberazioa da, gorenera eramana gainera inguruaren edertasun, intimitate eta inspirazioaren indarrez.

Ihesaren barneko ihesa da. Egun osoan zehar zabalik dauden eremuak, hala nola Aizkorri-Aratz, Aralar, Aiako Harria, Pagoeta edo Leitzaran. Horretaz gain, orografia gorabeheratsuak mendi-ibilietarako leku ezin hobea bihurtzen du Gipuzkoa. Aralarren edo Aizkorriko mendilerroan elkarrekin gurutzatzen diren ezin konta ahala bide seinaleztatuetatik eta bistan diren mendi guztietara igotzen direnetatik aparte, Gipuzkoak mendiko ibilbide luzeen beste sare konplexu bat dauka. GR deituak dira, zeharkaldi luzeagoak balizatzen dituztenak. Tarteka egin daitezke, edo ibilaldi laburragoak prestatuta, baina dena batera egiteko aukera ere badago, nahiz horrelakoetan egun bat baino gehiagoko ahalegina egin beharko dugun.