Top 10 Gipuzkoa

Santa Elena Nekropolia

Santa Elenaren ermita, Ama Xantalen izenarekin ere ezaguna, Irungo alde zaharretik hurbil dago, Estebenea errekaren ertzean.

Garrantzi handiko ermita da, gurtzarako lekua izan da eta mende askotan zehar. Gaur egungo eraikina XIV. mendean zehar eraikiko zuten seguruenik; oinplano angeluzuzena du, lau isurkiko estalkia eta harlanduzko murruak. Ermitako portada estilo isabeldarrean egina da. 70eko hamarkadan zenbait indusketa egin zituzten monumentuan, eta morfologia erromatarreko errausketa-nekropoli bat aurkitu zuten bertan. I. mendearen aurretiko tenplu erromatar baten aztarnak ere aurkitu zituzten. Egun museo bihurtuta, hantxe bertan aurkitutako aztarnak erakusten ditu Santa Elenak (txanponak, tresnak, zeramika…), Bidasoa eskualdeko zenbait arkeologia aztarnategitatik datozen beste batzuk gehitu zaizkiola; material horiek guztiek ziurtatzen dute Gipuzkoan, erromatarren garaian, Oiasso izeneko biztanlegune bat izan zela. Interes berezikoa turismo historikoarekin interesatuta dauden pertsonentzat.

Esteka interesgarriak