Pagoetako parke naturala (Aia)
Gaur historia luzea duen leku magiko batera eramango zaituztegu: lorez, errotaz, iratzez, baserriz, burdinolaz eta ipuinetakoak bezalako zubiz betea.
Gure ibilbide zirkularrak aukera emango digu burdinola zahar bat eta Agorregiko lau errotak bisitatzeko, Altxerri ibaiaren ondoan. Agorregiko multzo nagusiaren aurretik beste hiru errota daude: Elordi, Arguin Berri eta Beheko Errota. Eraikin hidrauliko horiek XV. mendekoak dira, eta XVIII. mendean berritu ziren.
Iturrarango lorategi botanikoaren aparkalekuan aparkatuko dugu. Lorategi botaniko zoragarrian buelta bat ematera gonbidatzen zaituztegu, inguruan izango dituzuen lore eta landareen edertasuna miresteko, ibilbideari ekin aurretik.
Gure ibilbide alaia Iturrarango Interpretazio Zentroan hasiko da. Zentroaren atzean beirate handi bat ikusiko duzue, eta hor aurkituko duzue bidezidor bat, ZARAUTZ dion gezi batekin markatuta: bide hori hartuko dugu eta MANTEROLA seinalea topatu arte jaitsiko gara.
Ibilbideak lau kilometro baino gutxiago ditu: SL-Gi 4001 tokiko bidezidorra da, marka berde-zuriz seinaleztatua. Ibilbidearen izen ofiziala hau da: 'Agorregi: burnia eta ura': Agorregi: hierro y agua.
Bidearen lehen zatian hezetasuna eta lokatza izango dira nagusi duela gutxi euria egin badu, baina ez larritu: ondoren pistara aterako gara eta ibilian lokatza eroriz joango da.
ITURRARANgo lurrak mugatzen dituen ate metaliko bateraino iritsiko gara, pozarren zeharkatuko dugu, eta Manterolaraino jaitsiko gara. Han, ibilaldi atsegin bat egingo dugu ibaiertzetik eta, poliki-poliki, AGORREGIKO burdinolara iritsiko gara: 1470eko burdinola bat, presak, ubideak eta errotak dituena (Iturrarandik bisita gidatuak egiten dira).
Ibilaldiaren ondoren, AIAn hamaiketakoa egitea proposatzen dizuegu, Pagoetako bihotzaren goiko aldean dagoen herri batean. Plan ezin hobea!
IRAUPENA: 1,5 ordu
DISTANTZIA: 3,6 km
ZAILTASUNA: txikia.
FAMILIA: familian egiteko primerakoa.