Atzealdea Landa paradisua eta azoka tradizionalak

Top 10 Gipuzkoa

Landa paradisua eta azoka tradizionalak

Landa paradisua Gipuzkoaren bihotza da, belarrak eta mendi berdeek eratu labirinto handia, euskal kulturaren esentziarik garbiena, ohiturak eta gure hizkuntza zaharra bera, euskara, babestu dituena.

Haran estu eta emankorren barnean txoko berezi sorta amaigabea du gordea, beti landa giro jatorraz blaituta; ardiak ukitu ahal izango dituzu, baserritarrekin hitz aspertu bat egin, eta baita eskuak zikindu ere ogia edo gazta egiten. Paradisu berde honen barnean, ezin ezagutzeke laga azoka tradizionalak, Gipuzkoako landa inguruaren nortasunaren ezaugarrietako bat baitira. Tolosan Zerkausira hurbil zaitez, azoka zoragarria aurkituko duzu eta bertan larunbatero. Goierriko eskualdearen barnean, asteazkena fortunatzen bada, Ordiziako azokara jo ezazu; azokaren jatorria XI.-XII. mendeetan dago, eta eskualdeko baserriko produktuen saltzaileak biltzen dira bertan (ganadua urteko aparteko ferietan baino ez da izaten, bizpahiru aldiz urtean).

Esteka interesgarriak