Zarauzko hondartza
Gipuzkoako hondartzarik luzeena, 2.500 metroko hedadura duena.
Surf tradizio handiko hondartza da hau; izan ere, Munduko Surf Zirkuituaren ohiko helmugetako bat da. Gainera, familiak etorri ohi diren hondartza da, eta gune nudista bat du. Itsas pasealeku luze batek inguratzen du, non zenbait artistaren eskulturak eta haurrentzako jolastokiak nabarmentzen diren.