San Anton
San Antongo talaia dugu Euskal Herriko nagusietako bat. Bertatik euskal kostaldea dugun altxor natural osoa ikusten da, Higer eta Matxitxako lurmuturren artean.
Gipuzkoako portu guztien ahoak ikusten dira, eta baita Bizkaiko ekialdeko herenean kokatuenak ere. San Anton mendiko talaia-sistemak bi talaia-postu dauzka, mendi gailurrean bata eta horren iparreko muturrean altxatzen den haitzaren gainean bestea. Gaur egun ikus ditzakegunak talaiaren etxola, Katxapo esaten diotena, XX. mendekoa, eta talaia-dorre zilindriko txiki bat dira, aipatu talaia-postuetan baitaude hurrenez hurren.