Atzealdea Sagardoa eta itsasoa

Top 10 Gipuzkoa

Sagardoa eta itsasoa

Eskifaikide bakoitzeko hiru litro sagardo eramatea, eguneko

Ternuara balea arrantzatzera urtero joaten ziren euskal marinelek oso kondizio berezia zuten: eskifaikide bakoitzeko hiru litro sagardo eramatea, eguneko. Haien gustuko edaria izateaz gainera, modurik onena zen marinelek gehien kezkarazten zituen gaixotasuna ez hartzeko: eskorbutoa. Sagardoa eta itsasoa XVI. mendera egingo dugun bidaia bat da, Albaola Faktoriatik hasita; bertan, zuzenean ikusi ahal izango duzu baleontzi baten eraikuntza eta ezagutuko duzu gure herriko itsas historia. Ondoren, itsas tradizioari jarraituz, janaria eta sagardo dastaketa, jakina.