Atzealdea Tabakalera

Top 10 Gipuzkoa

Tabakalera

Tabakalera sortzeko, esploratzeko, partekatzeko, esperimentatzeko eta gauza berriak deskubritzeko lekua da. Publiko guztientzat zabalik dagoen kultur zentro irekia eta anitza.

Tabakaleran arte garaikideaz, zinemaz eta ikus-entzunezkoez goza dezakezu, teknologiaz, argazkigintzaz, musikaz eta arte biziez, eta baita beste hainbat gauzaz ere. Gainera sorkuntza-liburutegi paregabe bat ere badauka, Medialab, espazioak eta baliabideak eskaintzen dituena, ikasteko, sortzeko, esperimentatzeko edo proiektuak garatzeko. Eta baita gozatzeko, jolasteko, irakurrtzeko edo film bat ikustekoere. Eta, era berean, Tabakalera plaza bat ere bada, eta kafetegi bat, jatetxe bat, edo nahi duzunarekin egoteko eta aisialdia gozatzeko aukera eskaintzen dizu.

Esteka interesgarriak