Atzealdea Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia
1893an Maria Cristina erregina, bere gortearekin batera, Donostiara etortzen hasi zen udaldiak igarotzera; halaxe igo zen hiria kategoriaz, erregetzaren hiri turistiko bihurtu zenean.
Horren ondorioz, estilo frantseseko hainbat eraikin dotore eraiki ziren, eta harro sentitzen da orain hiria Belle Epoque estiloko eraikinez osatutako gune erromantiko bat ibaiertzean izateaz: Victoria Eugenia Antzokia, Maria Cristina Hotela, Udaletxea, edo La Perla bainuetxea, besteren artean. Victoria Eugenia Antzokia hiriko kultur gertaera garrantzitsuenen eszenatoki da orain, Donostiako Zinemaldiarena edo hirira iristen diren antzezlanena, besteak beste.