Atzealdea Topic

Topic
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Museoak irudimenean eta orijinaltasunean zehar bidaiatzeko abentura proposatzen du. Topic-en berezko bildumak 1.500 txotxongilo baino gehiago ditu; horien jatorriak XVIII. mendearen eta XX. mendearen bitartekoak dira. Gainera, 250 ikuslerentzako antzokia du; bertan, txotxongiloen edozein ikuskizun-mota izango dugu.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
- Topic -
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak.
- MUPentzako aparkalekuak.
- Gurpil-aulkien erabiltzaileentzat sarrera eta zirkulazio irisgarriak.
- Igogailua.
- Eskuzko gurpil-aulki bat eta bastoi-aulkiak daude maileguan.
- Bastoi-aulkiak euskarri gisa edo aulki tolesgarri gisa erabil daitezke.
- Eserlekuak daude bigarren solairuan.
- Gurpil-aulkien erabiltzaileak ezin dira auditorio barruan ibili, ez baita irisgarria.
- Gurpil aulkien erabiltzaileentzat auditorio barruko zirkulazioa ez da irisgarria.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, gida-zeinurik, gida-bideorik eta zeinu-hizkuntza ondo dakiten langilerik.
- Eduki bisual handiko erakusketak.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Braillez idatzitako liburuxkak daude.
- Txotxongilo ugari ukitu daitezke.
- Igogailuak braillez eta goi-erliebez egina du botoitegia.
- Bisita gidatuak daude, aurrez erreserba eginda.
- Adi! Argi gutxiko guneak ditu museoak.
Irisgarritasun kognitiboa
- Oso eduki bisualak eta kognitiboak.
- Bisita gidatuak, aurretik erreserba eginda.