Atzealdea San Adriango tunela

Top 10 Gipuzkoa

San Adriango tunela

Lizarrate edo San Adriango tunela antzinakoek infernuko zulotzat zuten leku mitiko bat da.

Bertan badira historiaurreko okupazioen aztarnak, ez soilik hileta erabilerekin lotuak. Brontze Aroaz geroztik eta Erdi Aroa arte, mendilerrora sartzeko bidetzat erabili zuten Lizarrate. Gipuzkoa eta Araba Gaztelako koroaren parte bihurtu zirenean, Lizarrate zen meseta Europarekin eta Kantauri itsasoarekin lotzen zuen nahitaezko pasagunea. Gaztelu bat ere egin zuten bertan, Nafarroarekiko muga zaintzeko. Borroka askoren lekua izan zen, eta gaizkileak maiz ibiltzen ziren tokia halaber. Gaur egun mendizaleak eta turistak ditu bisitari maizko, Gipuzkoak eskaintzen digun naturako altxorrik ikusgarrienetako bat delako. Gaztelak 1515ean Nafarroa anexionatu zuenean, gotorlekua abandonatu egin zuten. Ikusiko duzun harrizko galtzadak erromatarra dela ematen du, ez da baina horietakoa. Erdi Aroan eraiki zuten, eta “postako errege bide” bat zen.

Esteka interesgarriak