Txokolateixia Txokolatearen Interpretazio Zentroa
Zentroan txokolate-ontzi zaharrak, errotak, eskuko errota edo metateak, moldeak edo kakaoa ehotzen zuten harriak jaso dituzte.
Joandako garaietara garamatzaten dokumentuen ondoan erakusten dituzte pieza horiek. Kakao edo txokolatearekin lotutako motiboak dauzkaten kartelek, publizitateko iragarkiek, grabatuek eta argazkiek, denbora-makina baten antzera, beste garai batzuetarako bidaian eramango dute mundu gozo honetan murgiltzen den oro. Txokolatearen jatorria, Oñatin, urte asko atzera dago; horren adierazgarri ditugu XVIII. mendeko mapak eta kakaoak egiten zituen bideak, Oñatik produktu horrekiko izan duen zaletasuna egiaztatzen duten dokumentazio, film, liburu eta errezeta ugariekin batera. Zentro hauxe dugu Gipuzkoak turismoarentzat duen beste altxor gozoetako bat.