Atzealdea Sagardo-route: sagardotegietara eramaten zaitugu

Top 10 Gipuzkoa

Sagardo-route: sagardotegietara eramaten zaitugu

Gipuzkoa sagardoaren eta sagardotegien sorterria da.

Sagardo upategietan bisita gidatuak eginez, sagardotegietako txokoak bisitatzeko aukera izango duzu: sagastiak, dolareak, elaborazio zonak, baserriak eta upeltegiak besteak beste. Orain dela 500 urteko baserri eta XIII. mendeko eraikinak ezagutzeko aukera izango duzu gure familien eta sagardoaren historian murgilduz. Bisita ondorenean sagardoa dastatuko dugu eta bukatzeko, bazkari zein afari batekin bukatu daiteke esperientzi gastronomiko paregabe hau ohiko sagardotegi menua dastatzearekin batera: sagardotan egositako txorixoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta ederra, eta postre bezala bertako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Aldi berean, sagardoa “TXOTX” erara, upeletatik zuzenean, dastatuko da.