Agenda

Balenciaga carácter

abu. 25

-

uzt. 15

Museo Balenciaga

/ Getaria

Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen hirugarren eta azken erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen duen ezaugarrietan jartzen du arreta.
Gorputzetik abstraitzen diren forma eskultorikoek, gerria sorbalda edo bizkarra ardatz dituen asmoak edota lanbidea eta asmamena uztartzen dituzten barnealde harrigarriek Balenciaga izaera bereizi egiten dute.
Ehunaren gaineko ezagutza teknikoa eta nagusitasuna emakume-dotoreziaren kontzepzio iraultzailearen zerbitzura, non erosotasuna eta sinpletasuna gailentzen diren.
Erakusketa honetan ikus daitezkeen museoko bildumako artelanek premisa horiei erantzuten diete eta XX. mendeko Goi Joskintzako etxerik garrantzitsuenetako batek sortutako elementu bereizgarriak laburbiltzen dituzte.
Komisario-lanetan Cristóbal Balenciaga Museoko Bildumen zuzendari Igor Uria duen erakusketa honek 90 ale jartzen dizkigu ikusgai, lau aretotan. Horietan, siluetak, bolumenak, ehunak eta brodatuak begiztatu daitezke, eta maiz ezkutuan den eta goi-mailako jantzigintzaren ebakiek, teknikak eta akaberek ahalbidetzen duten barne-mundu hori aurkitu.