Agenda

“Izan Arrantzale Kaiatik”, familian

2024/04/06

Kofradia - Itsas Etxea

/ Donostia

Zure seme-alabek arrantza eta itsas ingurumena ikastea nahi duzu? Haiekin gozatu nahi duzu arrantzako trikimailu eta txoko berriak ikasten dituzuen bitartean?
“Izan Arrantzale Kaiatik” zuen aukera da!
Arrantzara joatea errazten duten mareen arabera, jardueraren ordutegia goizez edo arratsaldez izango da, 9:00etik 13:00era edo 15:00etatik 19:00etara.
Arrantza leku nagusiak Donostian izango dira, baina meteorologiaren, erabili beharreko aparailu moten eta arrantza espezieen arabera, Pasaia, Getaria, Irun eta Hondarribia bezalako lekuetara joan ahal izango gara.
Arrantza-jarduera hau gutxienez 4 pertsonako kuadrilla batentzat antolatuko da. Jarduera honetan interesatuta bazaude, jarri harremanetan ekitaldiak@kofradia.eus helbidearekin eta zure eskaera kudeatuko dugu.
Iraupena: 4 ordu