Agenda

Pasaiako arrain lonjara bisita

2024/10/03 05:50

Pasaia

Gozatu gure platerera iritsi aurretik arrainak duen ibilbidea deskubritzen, eta utzi zaitez txunditzen mugimendu gehien duen euskal kostaldeko lonjan egunero egiten den lan handia ezagutuz.

Ibilbide gidatu honetan, baxurako eta alturako arrantzaren enkanteak in situ bizi ahal izango dituzu, eta, horrez gain, arrantza-merkatutik ibilaldi bat egin ahal izango duzu, eta, amaitzeko, inguruko taberna batean partehartzaile guztiekin batera gosalduko duzu, lonjako langileek egiten duten moduan.

Esperientzia oso preziatua arrantzaleentzat eta itsasoko jendearentzat, baita lehorreko bisitarientzat ere.