Agenda

Olaso dorrearen bisita gidatua

2024/09/07

Bergara

XVI. mendean hasieran eraikia izan zen. Jatorriz, Errezabal izena zuen baina denbora gutxian, bertako jabetza zuen familiaren izena hartu zuen. Mozon etxea izena ere eman izan zaio, 1787. urtetik aurrera familiak izen hori hori hartu zuelako lehen abizentzat.

Eraikin hau Telesforo Monzon politikari abertzalea, idazlea eta euskaltzainaren jaiotetxea da. XX. mendean zehar Telesforo Monzón eta Maria Josefa Ganuzaren bizilekua izan zen. Hego Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibileko frontea hautsi eta gutxira, agintari kolpista berriek bertako altzariak atera zituzten eta Francorentzat Aieteko Jauregia janzteko erabili zituzten.

1982an Olaso Dorrea Fundazioa sortu zuten, Telesforo Monzonen azken nahiei erantzunez. 

Eraikinean du egoitza, halaber, Jakiunde erakundeak.

Olaso dorrearen bisita gidatua
Google Calendar-era gehitu