Agenda

DOMUSA TEKNIK 40 MLK

2025/05/10

AZPEITIA

65 Km | 3700+ | 8:00h
26 Km | 1400+ | 9:00h
IZEN EMATEAK:
Azaroak 13 eta 14

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren laugarren edizioa ari gara jada antolatzen. Lasterketak 2025eko Maiatzaren 10ean izango dira eta aurten ere, aurreko edizioan lehen aldiz ospatu zen bigarren distantzia ere izango dugu, 26 kilometrotako luzera duen Domusa Teknik 15 MLK deiturikoa hain zuzen ere.

Edizio honetan, 40MLK distantzia (65km), RFEAren Espainiako Ultra Trail Running txapelketa izango da.

Kirol-probak Azpeitian hasi eta amaituko dira, eta bitartean, eskualde honetako herri eta mendiak igaro beharko dituzte lasterkariek: 

Herriak: Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama.
Mendiak (metroak): Arroita edo Arauntza (612), Sañu (616), Gazume (1002), Hernio (1078), Murumendi (868), Izaspi (973), Hiruarrieta edo Samiño (933), Munoaundi (385) eta Xoxote (912).