Agenda

Sagardo Berriaren Eguna 2025

2025/01/15 12:00

ASTIGARRAGA-Erribera Kulturgunea

Urtarrilaren 15ean, Astigarragak XXXII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko du, sagardo denboraldiari hasiera emateko eta uzta berriari ongietorria emateko ekitaldia. 

Eguna 12:00etan hasiko da Erribera Kulturgunean, Astigarragako alkate Xabier Urdangarinekin eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariekin batera. Bertan, 2024ko uztaren ezaugarriak, sagardo berria eta sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira. 


Ondoren, gonbidatu bereziak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan, naturaren dinamismoa eta berrikuntza irudikatuz

Sagardo Berriaren Eguna 2025
Google Calendar-era gehitu