Agenda

49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa

2025/10/18

Segura

Urriaren 19an jokatuko da aurten 49. Euskal Herriko Dantza Suelto
Txapelketa. Bertan Euskal Herriko dantza-bikote hoberenek parte hartuko dute,
eta gure lurralde ezberdinetako arin-arinaz eta fandangoaz gozatzeko aukera
ezin hobea izango du ikusleak. Txapelketaren antolatzaile den Segurako Udalak
ikuskizun paregabe honetara bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu. Beraz, euskal
folklorea maite duenak zita du Seguran, urriaren 19an.