Agenda

Bisita gidatua: Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoa

2025/03/14

ZARAUTZ

Zarauzko Arte eta historia Museoa

Santa Maria la Real arkeologia eta monumentu multzoa
Aztarnategia, nekropolia eta museoa bisitatuko ditugu gida baten azalpenak entzunaz. Bisita gidatua izango da hortaz.

- Bisitak gidarik gabe ere egin daitezke, eta, kasu horretan, kanpandorrea eta bertako nekropolia eta museoa bisitatu ahalko dira. Bisita gidatuekin soilik sartu daiteke parrokian.

- Bisita libreak zein gidatuak prezio bera dute.

- Bisita gidatu zein librea burutzeko aurrez erreserbatzea ez da beharrezkoa baina bai gomendagarria.
 

Bisita gidatuak:
- Ostiral eta larunbatetan: 12:30 / 16:30
- igande eta jaiegunetan: 16:30
Prezioa:
- 2,00€ (14 urtetik beherako haurrak doan, heldu baten laguntzaz).
- Taldeak: aurrez deitu. Prezio bereziak. Bisita gidatua burutzeko aukera.