Agenda
Aste Santua Seguran
api. 13
-api. 20
Segurako prozesioetan seriotasuna, isiltasuna eta debozioa dira nagusi. Ostegunean hasten dira hamalau pausoz osatutako ibilbide erlijioso batekin, horietariko lau bizidunak direlarik. Penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak, txistulariekin batera, Udaletxetik Elizaraino doaz, prozesio aurreko meza entzutera. Mezan Jesus giltzapetu egiten dute eta alkateak lepoan esekitzen du giltza. Jesus giltzapetuta dagoen bitartean 30 minutuko txandetan beilatzen dute. Ostiral Santuan penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak berriz ere irteten dira, oraingoan aingeruekin, San Migelekin, apaizekin eta udal ordezkariekin batera. Ondoren, Kristo gurutziltzatuaren jaitsiera antzezten dute, eta prozesioa egiten da. Bidean, San Migelek dantza berezi bat dantzatzen du.