Agenda

Aste Santua Sagardoetxean 2025

api. 17

-

api. 27

ASTIGARRAGA- Sagardoetxea MuseoA

 Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa.

Aste Santu honetan Sagardoetxeak eskaintza gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei. Ohiko Sagardoetxeako bisita gidatuaz gain, sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek: Idiazabal J.D. gazta, Roncal J.D. gazta eta Iraty J.D. gazta. 

Urte sasoi honetako ohiturarekin jarraituz, Sagardoetxeak sagardoaren eta Euskal Herriko gazten dastaketa berezia eskainiko du apirilaren 17tik apirilaren 27ra.

Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko otorduarekin osatzeko aukera izango dute bertan txotxaren errituaz gozatu, eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko. 
 
Bisiten ordutegia:
– Apirilak 17-20: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
– Apirilak 22-26: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
– Apirilak 21 eta 27: 11:00, 12:00, 13:00